martes, 27 de mayo de 2008

Aioooo

Kaixo!
Gaurkoan lehen egunean bezalaxe, berririk txertatu gabe idatziko dut nire blogean. Gaurkoa azken mezua izango da. Ikasgaian zehar, sarrera ezberdinak egiten joan naiz, mota ezberdinetako artikulu eta hauen inguruko nire iritziekin. Gaur ikasgaia amaitzen den honetan, pena merezi izan duela blog bat zer den eta nola erabiltzen den ikastea, erdi derrigortuta egin beharreko zerbait izan denez, sarritan artikuluak jartzea nekeza suertatu zaidan arren.
Beno, egunen batean beste blogen batean elkarren berri izango dugulakoan agurtzen naiz.
Ondo izan!

jueves, 22 de mayo de 2008

Hizkuntzen irakaskuntza teknologia berriei esker

http://www.euskomedia.org/analitica/6013?primR=1&op=9&idi=es&f1=U$S&fp1=1&fclick=1&pos=2

Aurreko artikuluarekin erabat lotuta ez dagoen arren, badu antzekotasunik honek aurrekoarekiko. Biek hizkuntzen inguruan dihardute.
Honako link honetan, artikulu baten laburpena bakarrik azaltzen den arren, hizkuntza ezberdinen irakaskuntzan, teknologia berriek duten garrantzia izugarria dela jabetzeko nahikoa da.

Artikulu gehienetan teknologia berriak goraipatzen diren arren, hauetaz gain ere badela makina bat metodo ikasteko, ondo pasatzeko... ez dugula ahaztu behar uste dut. Garrantzi gehiegi ez ote diegu ematen!?

Hizkuntza gutxituetan teknologia berriek duten eragina

http://www.euskonews.com/0243zbk/gaia24304eu.html
Artikuluarekin erabat ados ez nagoen arren, gaia interesgarria iruditu zaidalako, hizkuntza gutxituek teknologia berriekin duten harreman estuaren inguruan azalpenak ematen dituen testu hau aukeratu dut gaurkoan.
Teknologia berriak garrantzitsuak direnaren dudarik ez dut egiten, baina ez dut uste gure hizkuntzen etorkizuna ere beraien eskuetan dagoenik.
Zuek zer deritzozue?

lunes, 12 de mayo de 2008

Egia ote!?

http://www.euroresidentes.com/Blogs/internet/2005/04/nuevas-tecnologas-de-la-educacin-en.html

Ikastetxe guztiak teknologien inguruan gero eta murgilduagoak zeudela uste nuen arren, orain artean hori ikusi eta ezagutu ahal izan baitut, gaurko artikulu honek bestelakoa dio. Soilik ehuneko 13.8 ikastetxek bakarrik dute web orrialdea esaterako.
Arrituta utzi nau!

Beste herrialdeetako egoera

http://www.oei.es/noticias/spip.php?article2543

Teknologia berriek eskaintzen dizkiguten abantailen inguruan aritu naiz gehienetan blogean, gure inguruko ikastetxeen egoera ezagutu dugu... baina internetek eskaintzen digun guztiarekin, soilik gurean, gertukoan geratu naiz. Hori dela eta, gaurkoan Mexikoko errealitatea IKTen inguruan daukaten egoera erakusten duen artikulu hau jartzea egokia zela pentsatu dut.
Egoera gurearekiko ezberdina den arren, badu gurearekiko antzekotasunik. Zuk zer deritzozu?

martes, 6 de mayo de 2008

Teknologia berriak gero eta eskuragarriago

http://www.hiru.com/teknologia_berriak/teknologia_01350.html

Gelan egin genuen Ikastolako IKTen baliabideen aurkezpenean aipatu genuen zenbait ikaslek oraindik ez dutela oraindik internet etxean eta arazoak izaten dituztela lanak egiteko. Euskadi on-line artikulu honek dioenaren arabera, laguntzak handiagotu egingo dituzte teknologia berriak denongana iritsi ahal izateko. Soluzioa izango ote da!?

lunes, 5 de mayo de 2008

Irakasleentzat errekurtsoak

http://www.anayamascerca.com/menu.html?nav=2:2
Orain artean, beti, irakaskuntzaren inguruko artikuluen inguruan aritu naizen arren, gaurkoan, sarean mihaka ari nintzela aurkitu dudan orrialde hau zuen eskura jartzea egokia iruditu zait. Irakasleentzat, ikasleekin lantzeko, ordenagailuko programak, zein materialak eskaintzen dizkigu orrialdeak.
Hemendik gutxira ziurrenik beharrezko izango ditugunez, gainetik bada ere, orrialde hau bisitatzea egokia izan liteke.

martes, 29 de abril de 2008

teknologia berriak hezkuntzan

http://www.hikhasi.com/artikulua/707

Teknologia berriak gehiegi gustatu ez arren, Ikerrek dioenarekin bat natorrenez, teknologia berriek ateak zabaltzen dizkigutela, ezin uko egin, ikastetxeetan teknologia berrriak izateari.

lunes, 28 de abril de 2008

euskararen erabilera interneten

http://www.hiru.com/teknologia_berriak/albisteak/2008/04/21/282157
Aurreko klase batean wikipedia bezalako entziklopedien inguruan hitz egiten egon ginen. Gaurko artikulua horren inguruan doa, zehazki, euskaraz dagoen wikipediaren inguruan.
Interneten zehar informazioa euskaraz bilatzea gero eta errazagoa dela erakusten digu artikuluak, beraz berri pozgarria gaurkoa.

miércoles, 23 de abril de 2008

ETORKIZUNEKO IKASGELAK

http://youtube.com/watch?v=tu2ZxtJrJTg
Gaurkoan bideo bat aurkitu dut. Interesgarria iruditu zait Gorka J. Palacios-ek dioena, bi gai oinarri hartuta ikastetxeek zertan hobetu eta aritu beharko duten hemendik aurrera baitio, modu argi eta ulerkorrean.
Bera denez aditua, nik datuak eman ordez, hobe duzue bideoa ikustea.

Hemen jarri dudan linka erabiliz youtubera iristen zara, bertan, erlazioa duten bideoen zailean pertsona beraren bideo gehiago daude teknologia berrien inguruko kontzeptu ezberdinen inguruan informazioa emanez. Edozer behar izanez gero beraz, badakizue!

lunes, 21 de abril de 2008

ITK lanarekin hasi gara

Artikuluren baten inguruan ez bada arraroa egiten zait hemen idaztea, baina tira.

Izan gara aukeratutako ikastolan informazio eske. Ez digute inongo trabarik jarri, zuten informazio guztia gure eskuetan jarri dute.

Beraz, orain lanak egitea besterik ez zaigu falta.

martes, 15 de abril de 2008

Gaur egungo egoera

http://www.hikhasi.com/artikulua/990
Gaurko artikulua Hik Hasi aldizkaritik ateratakoa da.
Bertan dioena interesgarria delakoan nago. Milaka asmakuntza teknologiko eman edo egiten dira gaur egungo gure gizarte garatu honetan, baina asmakuntza asko, soilik asmakuntza izaten geratzen dira, berrikuntza teknologiko izatera inoiz iritsi gabe.
Hau modu egokian eta testu osoa laburtu asmoz esaldi hau idatzi du idazleak. Ados nago berarekin: "Hezkuntza teknologia "desteknifikatzearen" garrantzia azpimarratu izana espero dugu, hori egin behar baita "asmakuntza teknologikoa" "berrikuntza teknologiko" izatera pasa dadin nahi badugu."

lunes, 14 de abril de 2008

INFORMAZIO GUZTIA INTERNETEN!?

http://revista.consumer.es/web/eu/20060101/internet/
Albisteak ongi dioen moduan, gaur egun ez ditugu liburuak, entziklopediak, erabiltzen informazioa aurkitzeko. Dena ordenagailuen bidez, zehazki, interneten bidez, eskuragarri dugunez, liburuak albo batera utzi ditugu.
Askoz ere komodoagoa da ordenagailu aurrean eseri eta hiru tekla sakatu orduko behar dugun guztia pantailan izatea. Beraz, zentzu honetan teknologia berriek eskaintzen dizkiguten abantaila izugarri hauek direla eta, normalean ordenagailuekin zailtasunak izaten dituztenak ere interneten nabigatzera gonbidatuko nituzke.
Ziur ez zarela damutuko!

martes, 8 de abril de 2008

Ikastolen Elkarteko proiektu berria

http://www.ikasys.net/wordpress/?page_id=2
Atzokoan ea ez ote ditugun haurrak ordenagailuen aurrean goizegi jartzen esaten nuen. Gaurkoan, ikastolen elkarteak haurrak oso goiz informatizatuz, irakaskuntza metodo berri bat proposatzen dutela erakutsi beharrean nago. Atzokoan esandakoak gaur ere oraindik pentsatzen ditudan arren (teknologia berriak bai, baina tamainan eta superbisiopean), proiektu honek funtzionatuko duelakoan nago. Ikasle bakoitzaren erritmoa errespetatzen duenez egokia izango dela uste dut.

lunes, 7 de abril de 2008

Zuek zer deritzozue!?

http://revista.consumer.es/discapacitados/eu/20040501/internet/
Agian goizegi esertzen ote ditugu haurrak ordenagailuen aurrean?
Nire iritziz, garrantzitsuak eta oso erabilgarriak gerta daitezkeen arren, zenbaitetan artikuluak dioen moduan, arriskutsuak gerta daitezke. Erabili behar dituzten arren, tamainan eta beti ere heldu baten superbisiopean erabiltzea dela egokiena uste dut.

martes, 1 de abril de 2008

LEHEN EGUNA

Kaixo!
Nagore Uranga naiz, 21 urte dituen oriotarra.
Lagunekin egotea eta dantza egitea dut gustuko. Teknologia berriekin oso ondo moldatzen ez naizen arren, tarteka erabiltzen ditut.